0-3ko sindikatuek ziklo honen inguruko lan batzordean parte hartzeko eskaera egin du
0-3ko Intersindikalak eskatzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) eta Hezkuntza Departamentuaren arteko Lan Batzordean sartzea.
2025-ko apirilak 30
0-3ko LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren aurrean hezkuntza ziklo honen inguruko lan batzordean euren presentzia eta parte hartzea aldarrikatzeko.
“Dagoeneko Hezkuntzako 0-3 zerbitzuko zuzendariarekin eta NUKFrekin bildu gara, eta eskaera honen berri eman diegu hainbatetan. 0-3 zikloko eguneroko lanari eusten diogun profesional gisa, harreman zuzena dugu haurrekin eta familiekin, eta zuzenean ezagutzen ditugu haur-eskolen giza beharrak, premia pedagogikoak eta materialak”, adierazi dute sindikatuek.
“Gure ekarpena funtsezkoa da batzorde honetan: langileen ahotsa ordezkatzen dugu eta 0-3 zikloaren egunerokotasuna bizi dutenen benetako ikuspegia eman dezakegu. Horregatik guztiagatik, lan egiteko eta erabakiak hartzeko gune honetan parte hartzeko gure eskakizuna berresten dugu”, aipatu dute.
0-3ko sindikatuek elkarretaratzeak egingo dituzte asteazkenero Hezkuntza Departamentuaren aurrean, 9:30etik 9: 45era, euren eskaria aintzat artu ezean.
