0-3 Plataforma: “Ez dugu baztertzen haur eskoletan greba mugagabea egitea”

Larunbatean elkarretaratzera deitu ditu haur eskoletako langileak eta familiak Nafarroako 0-3 Plataformak. Sektorean dituzten lan baldintza kaxkarrak salatzeko eta eskola duinak eskatzeko, datozen hilabeteetan eginen dituzten mobilizazioen hasiera izanen da. Plataformako kide Eider Garderekin mintzatuko dira gaur Euskalerria Irratian.