☂️ Aterpea| Aporofobia, pobreenganako gorrotoa edo gaitzespena sistema injustu baten oinarri

Jendartean ohikoak dira pobreenganako gorrotoa edo gaitzespena adierazten duten begiradak, iruzkinak edo gertakariak. Zerk sortzen ditu jarrera horiek? Eta nola aurre egin dakieke? Zein neurri hartu behar dituzte erakundeek pertsona guztiek gutxieneko bizi baldintza duinak izan ditzaten? Nahikoak al dira egungo baliabideak? Aporofobia izango dute hizpide Paris 365 elkarteko Jone Arnedo eta Maria Argainek, Mikel Urabaienek gidatuta.