Hiru sindikatua ez dago ados Nafarroako garraiolariei ezarritako zerga politika berriarekin
Nafarroako Foru Gobernuak Errentaren Zergan 2021ko urterako jardueraren errendimenduaren kalkulurako moduluen erregimena ezabatzeko erabakiak Nafarroako Foru Komunitateko garraiolari autonomoengan Estatuko gainontzeko garraiolariekiko lehiakortsun arazo larri bat sortzen du eta hauen biziraupena kolokan jartzen duela salatu du Hiru sindikatuak.
2020-ko azaroak 30
Merkantzien garraioaren jardueraren berezitasunak, jatorri eta helmugan kargatuz, ate berean bertako nahiz atzerriko garraiolarien parte-hartzea suposatzen du. Gauzak honela, zerga karga handiago batek esplotazio kostu handiagoak dakartza eta aldi berean kaltetzen ez dituen garraiolariekin lehiatzeko modurik ez izatea suposatzen du.
Aldaketa honek Nafarroako garraiolari autonomoen fiskalitatea Estatu osoan dauden fiskal erregimen artean kaltegarriena bihurtzen du, bai Errentan bai BEZan. Azken Zerga honetan egun dagoen Nafarroako moduloak ez du baimentzen ibilgailuen erosketetan ordaindutako BEZ kuotak berreskuratzea.
Hartutako erabakiak ez du garraiolari autonomoak garraio sektorean bizi diren babesik gabeko egoera aintzat hartzen. Garraio sektorea, ekonomiaren garapenerako oinarrizko eta estrategikotzat jotzen den sektorea, egoera kritiko batean murgilduta dago. Halaber, azken urteetan areagotu diren konpetentzia desleial, ez-ordaintze, bidesari berri, banatzaileen lan baldintza eskasak eta orokorrean prekarietateak sektorea krisi sakon eta egonkor batera eramaten dute.
Nafarroako ekonomiak bere beharren araberako garraio zerbitzu bat behar du, eta orain arte zerbitzu hori hobekien eman dutenak Nafarroako garraiolariok izan gara, eta hemendik aurrera ere ematen jarraitu nahi dugu. Honenbestez, Errentako moduluaren ezabapena ondorioak aztertu barik Nafarroako garraiolari autonomoen bizi irauepenaren ikuspegitik onartezina da, eta Nafarroako Foru Gobernuari erabakia birplanteatzea eskatzen diogu.