Nazioarteko 100 sindikalistaren atxikimendua jaso du “Covid-19a giza eskubideen afera bat da kartzeletan” manifestuak
Pasa den astean egin zen publiko “Covid-19a giza eskubideen afera bat da kartzeletan” manifestua, Piedad Cordoba, Adolfo Pérez Esquivel, Brian Currin, Nora Cortiñas eta beste hamarnaka adituren eskutik. Idatzi honetan zehazten zen preso zaurgarrienen askatze humanitarioak bizitzak salbatuko dituela eta etorkizunean bakea eraikitzen lagunduko duela. Orain, manifestuak nazioarteko100 sindikalistaren atxikimendua jaso du.
2020-ko maiatzak 28
Euskal Herriko gatazka konpontzeko prozesuak modu historikoan egin du aurrera azken hamarkadan, historiaren ibilbidea eraldatuz, eta horrek eragin positiboa izan du milaka familia eta komunitateren bizitzetan. ETA-k indarkeria utzi zuenetik bederatzi urte pasa dira eta bi urte erakunde bezala desegin zenetik. Hala ere, prozesu osatugabe baten aurrean gaude; izan ere, motibazio politikoko ere 230 preso politiko baino gehiago daudelako oraindik espetxean.
Nazioarteko esperientziak irakasgai bat utzi digu: bake-prozesuek ez dute aurrera egiterik presoen auzia kudeatzen ez bada. Euskal Herrian gatazkaren konponbidea sustatzeko Nazioarteko Konferentziak, Kofi Annan, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern, Jonathan Powell edo Gerry Adams bezalako nazioarteko pertsona garrantzitsuak buru zituela, gai honen inguruan konponbide bat bilatzeko eskatu zien Espainiako eta Frantziako gobernuei (Aiete 2011). Hala ere, oraindik ez zaio bertan egindako eskaerari erantzun. Ondorioz, amaitu gabeko prozesu baten aurrean gaude, gatazka politikoa konpondu gabe baitago. Harremanak gelditu egin dira eta oraindik ez da akordio politiko iraunkor eta jasangarririk lortu.
Momentu honetan, prozesuak zein gizateria guztiak Covid-19aren pandemiari egin behar dio aurre. Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren hitzetan, “Erakunde hau sortu zenetik egin den testik garrantzitsuena” da, eta bakerako dei orokorra egiten du. Gainera, “gatazka armatuak konfinatzea eta gure bizitzaren benetako borrokan elkarrekin zentratzea” eskatu du. Observatoire International des Prisons, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, Nazioarteko Amnistia eta Torturaren Prebentziorako eta tratu edo zigor anker edo apalesgarrirako Europako Batzordea bezalako erakundeek adierazi dute Covid-19a arrisku larria dela espetxean dauden pertsonentzat. Guztiek arriskuak gutxitzea eta espetxeratuen eskubide guztiak bermatzeko neurri bereziak ezartzea gomendatu dute.
Presondegietako koronabirus agerraldiek ez diete preso dauden pertsonei bakarrik eragiten. Espetxe seguruagoek komunitate seguruagoak ere ekartzen dituzte. Hala, Michelle Bachelet Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi arduradunak azpimarratu duenez, “ezinbestekoa da gobernuek presoen egoerari erantzutea”, eta “agintariek birusarekiko bereziki zaurgarriak diren pertsonak aske uzteko modua aztertu beharko lukete, besteak beste, preso zaharrenak eta gaixoak, bai eta arrisku gutxien duten atxilotuak ere”. Dunja Mijatovicek, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioak, dei egin die estatu kide guztiei “ahal den guztietan eta diskriminaziorik gabe espetxeratzeko dauden aukera guztiak erabiltzera”.
Benetan uste dugu Espainiako eta Frantziako gobernuek onartutako Nelson Mandela arauen arabera *(1) berehalako ekintza humanitarioa aplikatzeko ordua dela. Ezin dugu denbora galtzeko luxua onartu. Birus horrek interkonektatuta nola gauden erakusten digu, nahiz eta kolektibo batzuek beste batzuek baino arrisku handiagoa duten, hala nola pertsona helduen egoitzetan, espetxeetan edo itsasontzietan bizi diren pertsonek. Beraz, presoak babestu eta Euskal Herriko bake-prozesuan aurrera egin nahi badugu, neurri sendoagoak hartu behar dira.
Horregatik guztiagatik, Espainiako eta Frantziako gobernuei, premiaz, neurri ausart eta eskuzabal hauek aplika ditzatela eskatzen diegu:
1. Bereziki zaurgarriak diren euskal presoak berehala askatasuna, 60 urtetik gorakoak eta aurretik patologiak dituztenak edo gaixotasun larriak dituztenak barne.
2. Zigorren hiru laurdenak beteta dituzten edo baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten presoak askatzea. ETA erakundea orain bi urte desagertu izana ez errepikatzeko bermea da.
Epaia bete baino lehen preso bat aske uztea garrantzi handiko erabakia dela onartzen dugu. Erabaki konplexua da edozein sistema judizialentzat, biktimen eta haien senideen sentimenduak mindu ditzakeen. Nolanahi ere, aurre egin behar diogun pandemiaren testuinguruan, ahal den neurrian langileen eta espetxeetako herritarren ongizatea eta segurtasuna ziurtatzeko, eta bakea lortze aldera, urrats egokia eta zentzuzkoa dela uste dugu.
Pertsona guztien duintasuna eta gizatasuna aitortzea funtsezkoa da. Nelson Mandelak egingo zukeenaz ez dago zalantzarik.
Orain da ordua, haien ordua orain da