LAB: “Inor baino zentralistagoak dira langile klaseari eskubideak ukatzeko, foruzale funtsezkoak ez diren jarduerei eta haien interesei eusteko”

Krisi eta gizarte-larrialdi hau hasi zenetik LAB sindikatuak mahai gainean jarri dituen gakoak gogoratu nahi izan ditu: herritarren osasuna eta bizitza babestea. Eta aldi berean, langile klasearen bizkar gainean krisi honen pisua ez jartzea.

2020-ko martxoak 30

Batetik, hartu beharreko neurri guztietan lehentasuna ematea pertsona guztien osasunari eta bizitzari. Bigarrenik, eta oinarri horren gainean, Nafarroan Covid-19ren hedapena saihesteko eta krisi horren faktura langileok ez ordaintzeko neurri egokiak hartu eta garatzea.

Alde horretatik, esan behar da lehenak izan ginela Nafarroako Gobernuari funtsezkoak ez diren jarduerak geldiarazteko eskatzen Covid-19ren hedapena saihesteko, nafarren osasuna eta bizitza zaintzeko, haien bizitzak arriskuan jarri gabe, eta, termino ekonomikoetan, baita jarduera normalizatu bat lehenbailehen berreskuratzeko ere,.

Aitzitik, Nafarroako Gobernuak eta CEN patronalak beste jarrera bat izan dute denbora honetan guztian, guztiz bestelakoa: zentralismoarekiko eta Madrildik Espainiako Gobernuak ezarritako neurriekiko (alarma-egoera, armadaren presentzia Nafarroan, osasun-sistemaren zuzendaritza, maskarak eta testak erostea…), jarraipen hutsa eta osasuna eta jarduera ekonomikoa orekatzen saiatzea. Hau da, osasun arloan zenbait “kostu” bere gain hartzea (irakur bedi kutsatze kopuru jakin bat), enpresen jarduerari eusteko. Ondorioz, bi astez izan dituzte langileak kutsatzen eta haien osasuna eta bizia arriskuan jartzen, eta milaka enpresak ERTEren bidez gelditzea erabaki dute.

Bada, orain, Espainiako Gobernuak patronalaren gustukoa ez dela dirudien neurri bat hartzen duenean, guztiz paradoxikoa gertatzen da Maria Txibite lehendakariak Madrili eskatzea Nafarroak funtsezko jarduerak erabaki ahal izatea. Paradoxikoa eta oso larria, Nafarroako lehendakariak gure erabakitzeko eskubidea ez aldarrikatzea lan-erreformaren aurrean, 1.200 euroko gutxieneko soldata edo 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezarri ahal izateko Nafarroan, eta bai hori egitea gaur egun nafarren eta nafarren bizitza lehenesten duen erabaki bat kritikatzen duten enpresaburu batzuen interesak defendatzeko.

Txibite lehendakaria, PSNko, Geroa Baiko eta Podemoseko jaun-andreok, ez gatoz bat zuen autogobernuarekin, patronalaren eta Nafarroako elite ekonomikoen neurrira egindako horrekin. Izan ere, inor baino zentralistagoak zarete langile klaseari eskubideak ukatzeko, baina foruzale janzten zarete funtsezkoak ez diren jarduerei eta haien interesei eusteko.

Guk dena erabaki nahi dugu hemen, hemen dena aldatzeko.

Gehiago