Galegoz, katalanez eta espainieraz

Ostirala da, 2019ko abuztuaren 23a. Alberto Nuñez Feijooren eskuetan dagoen telebista galegoak, gaur, bi film emanen ditu. Logikoa denez, galegoz. "O sarxento de ferro" filmean galegoz eginen du Clint Eastwoodek, eta "O ouro do tempo" pelikula galegoz filmatu zen.

2019-ko irailak 3

Kataluniako TV3k ere bi film emanen ditu. Logikoa denez, katalanez. “Un cop amb estil” filmean katalanez mintzatuko dira Michael Caine eta Morgan Freeman, eta “Como matar el teu cap 2” filmean, katalanez ariko da Jennifer Aniston.

ETBk ere bi film emanen ditu. Logika guztien kontra, baina ohikoa denez, espainieraz. Ingelesez filmatuak, eta espainolera bikoiztuak: “Ahora y siempre” eta “Dolly Parton: Historia de una vida”.

ETBn duela urte asko hartu ziren bi erabaki inportante, aitortu gabeak: Bata, helduen fikzio guztia espainieraz ematea (salbuespen urriekin), eta bestea, euskarazko bikoizketa hiltzen uztea (ETB izan dezake ia bezero bakarra). Euskaltzaleak ez gara gauza izan orain arte horri kontra egiteko. Baina gauza txiki bat egin dezakezu, euskarazko bikoiztaileei elkartasuna adierazteko eta euskarazko bikoizketa defendatzeko, funtsezko tresna baita geure hizkuntza berreskuratzeko eta sustatzeko.

Sinatu euskarazko bikoizketa salbatzeko sinadura bilketan.

Gehiago