Lasaitasunez, larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin du G7Ez plataformak

G7ren aurkako kontragailurra eta gailurraren aurkako mobilizazioak normaltasun osoz gauzatzen ari dira. Azken asteetan botere publikoen aldetik, beldur mezuak eta mugara ez hurbiltzeko deiak ugaritu dira, eta komunikabideek behin eta berriz zabaldu dituzte mezu horiek.

2019-ko abuztuak 23

G7ko plataformako kideek, aldiz, mezu hauek kritikatu eta lasaitasuna transmititu nahi dute. Larunbatean Hendaiako Kirol Portutik goizeko 11etan abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.

Gehiago