Altsasun ere euskara egoki baloratu behar da

2009. urtetik 2015. urtera, UPNk ingelesa jakitea baloratu zuen A eta B mailako oposizioetan. Oposizio batean %10eko puntuazioa ematen bazitzaion ingelesa jakiteari, ezinezkoa zen %90 baino puntuazio handiagoa lortzea ingelesik jakin gabe. Aldaketaren aldeko Udalek, berriz, bestela jokatzen dute euskararekin:

Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko maiatzak 5

Maiz, euskara
baloratzen denean ere, gehieneko puntuazioa lor daiteke euskararik jakin gabe ere.
Esaterako: 2018ko urtarrilaren 22an Altsasuko bi lan deialdi argitaratu ziren Nafarroako
Aldizkari Ofizialean. Horietan, euskaraz jakitea % 5 puntuatzen zen, baina euskaraz
jakin gabe ere, beste merezimendu batzuekin, %100eko puntuazioa lor zitekeen. 

Horrexegatik, Administrazioan Euskaraz taldeak kexa jarri zuen Arartekoaren
bulegoan. 

2018ko martxoaren 27an, gomendio hau eman dio Arartekoak Altsasuko
Udalari: Euskaraz jakitea ezinbestekoa ez den kasuetan, merezimendu moduan
baloratu behar duela euskara, eta ez dela zuzena euskararik jakin gabe puntu guztiak
lortzeko aukera izatea, horrek euskararen balioa gutxitzen baitu. 

Eguesibarko Udalak, Burlatako Udalak eta orain Altsasuko Udalak jaso dute
gomendio bera. Behingoz Administrazio Publiko guztiek beteko al dute irizpide hori?

Gehiago