Hiritarrei eskerrak emateko gutuna
Mila esker. Mila esker gizarte helburuak “x”ikurrarekin markatzen duzuen guztioi, bihotzez. Zuen errenta aitorpenaren 0,7%gizarte helburuetara bideratzea erabaki ez bazenute, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sarearen entitateek kudeatzen dituzten proiektuetako asko aurrera eramatea ezinezkoa izango litzateke.
Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sarearen batzorde iraunkorra: Rubén Unanua Ruiz, Amaia Leranoz Madariaga, Gara González Santana, Patxi San Martín Arbilla, Iranzu Baltasar Martín, Lydia Almirantearena Larrañeta eta Beatriz Villahi
2018-ko apirilak 9
Eta horrek ondorio zuzenak
izango zituen Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterketa egoeran bizi diren 83.000
bizilagunengan, haiek baitira zaurgarrienak.
Zuen ekarpenak gizarte entitateek kudeatzen dituzten diru-laguntzetara bideratzen dira. Haien
bitartez pertsonen gutxieneko beharrak betetzen dira, kolektibo zaurgarrienen egoera hobetzen
duten jarduketak gauzatzen dira, langabeziaren aurkako ekintzak egiten dira, eta, nola ez,
adingabekoen beharrez arduratzen dira entitateak.
Nafarroako Gobernuak berriki bidali duen adierazpen batean, gizarteratze proiektuentzako
aurrekontua %34 igo egin dutela adierazi du. Guk ohartarazi nahi dugu igoera hori hein batean
zuen kompromiso eta laguntzari esker eman dela, baita 200.000 euroko aurrekontu-lerro berri
bat sortzea babestu zuten parlamentu-taldeei esker ere, haien bidez pertsonak pobrezia eta
gizarte bazterketa egoeratik ateratzea bultzatuko duten politika aktiboak indartuko dira-eta.
Zoritxarrez, %0,7 aren bidezko laguntzak bere alde txarrak ere baditu, izan ere, kontuan hartu
behar dugu hori sor daitezkeen krisisozio-ekonomikoek, gaur egun taldeen birbanaketagatik
egiten ari den borrokak eta gora behera politikoek laguntza hori baldintzatzen dute, eta
proiektuen egonkortasun eta etorkizunean, zuzenean, eragin dezakete. Adibidez, iaz ezin izan
ziren onetsitako 16 proiektu (adingabe eta langabetuei zuzendutakoak) martxan jarri kreditufaltagatik.
Garrantzitsua da azpimarratzea %0,7ª hiritarrek borondatez egiten duten ekarpena dela-eta
gizarte entitateentzako eta gizarteratze politika aktiboentzako laguntza batizan beharko lukeela,
eta ez ordezkoa, 2011. urtetik gertatzen ari den bezala.
Horregatik guztiagatik, gobernuari galdegiten diogu beharrezkoa dela zaurgarritasun egoeran
dauden pertsonen egoera aldatu nahi izatea, baita horretarako gobernuak kontu-sail
egonkorrak esleitzea ere, era horretan programa estrategikoak eta bideragarriak garatu ahal
izateko. Gizarte inklusibo eta bidezko baten alde egin dezagun hiritar, gizarte entitate eta
erakunde publikoen artean.