Arrotxapean sendagile eta pediatra euskaldunen alde
Arrotxapeko Osasun Etxetik euskaraz zekien sendagile bakarrak alde egin zuen. Hori izan zen kanpaina baten abiaburua.
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2017-ko abuztuak 9
50 auzokidek sendagile eta pediatra euskalduna eskatu zuten. Erantzuna:
Nafarroako Gobernuaren edo Nafarroako Parlamentuaren esku zegoela hizkuntz
profilak jartzea. Hori gabe, ez zegoela ezer egiterik.
Osasun Etxean itxialdia, Osasun Etxea inguratzeko jende kate arrakastatsua,
sinadura bilketa… Hainbat izan dira ekimenak, ezer lortu gabe. Nafarroako Gobernua
katramilatuta dago Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera
arautzen duen Dekretu aldaketan eta ez du astirik txikikerietarako.
2017ko ekainaren 16an, Nafarroako Gobernuaren Erregistroan auzokideen
1.508 sinadura aurkeztu ziren, aldarrikapen horren alde.
Aldaketaren aldeko instituzioen aldetik, ordea, erantzuna nahiko etsigarria izan
da. Iruñeko Udalak erabaki zuen auzokideen eskaera ez babestea. Nafarroako
Gobernuko Foruzaingoak txostena helarazi zion Espainiako Gobernuaren
Ordezkaritzari, Osasun Etxearen inguruko jende katea baimenik gabe egin zela
jakinarazteko eta, horren ondorioz, Mozal Legea aplikatuta, 300 euroko bi isun iritsi
dira.
Oposizioak kontrakoa esan eta zalaparta handia egin arren, neurri handian
euskararik gabeko aldaketa politikoa bizitzen ari gara Nafarroan. Euskaltzaleok mugitu
beharra dugu, euskararen arlora ere aldaketa irits dadin. Ardura agintariengan utziz
gero, jai daukagu.
Auzokideen eskaera kontuan hartzea eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari,
nahiz eta horrek eskatuko dion plantilla euskalduntzeko planifikazio koherentea eta
ausarta.