Mobilizazio jendetsua egin dute Errenteriako gazte espetxeratuen alde

Orain dela astebete Iruñean atxilotutako Errenteria-Orertako lau gazteen askatasuna eskatu dute gaur arratsaldean. Gazteen gurasoek deitutako manifestazioarekin ehunka lagunek bat egin dute, "Gure seme-alabem etorkizunaren alde! Errenteria/oreretarrak aske!" pankartaren atzetik.

2017-ko martxoak 19

Manifestazioa, antolatzaileek atzo eskatu bezala, isila izan da. Hasi eta berehala, ordea, isiltasun hori hautsi du txalo zaparrada batek. Gamon Zumardia gurutzatu, eta Nafarroa Etorbidean gora joan da manifestazioa. Alabergako biribilgunean itzulia eman eta Biteri kalean barrena abiatu da. Oso jendetsua izan da mobilizazioa. Esaterako, burua Morrongilleta parean zenean, oraindik, atzealdekoek ez zioten biribilguneari buelta eman oraindik.

Hasitako tokian, Herriko Plazan, bukatu da manifestazioa. Gurasoak, emozioak hartuta, parrokiako eskaileretan jarri dira, berriro, eta haietako batek mikroa hartu du. Hitz gutxi esan ditu, baina oso argiak: “Denen artean lortuko dugu etxera ekartzea”. Txalo zaparrada bikoitzarekin erantzun diete.

Gehiago