Berako itxialdian parte hartutako zenbait laguni isuna ezarri dietela salatu du Kalera Kalerak
Euskal presoen egoera salatzen segituko dutela eta elkartasuna ez dela delitua adierazi dute.
2017-ko martxoak 16
Berako Kalera Kalerako kideek abenduan burutu zuten itxialdian eta herriko plazako argazki erraldoian parte hartu zuten herritar batzuei bertan egon izanagatik, guardia zibilak ezarritako isuna salatu nahi izan dute talde honetako kideek.
«Argi dugu elkartasuna ez dela ez atzo, ez gaur eta ez bihar delitua izango eta horrelako erasoen bitartez indar zapaltzaileek ez dutela beldurra ematea bertzerikan bilatzen», diote idatzian. «Hagitz urrun daude helburu hori lortzeaz, garbi baitugu euskal preso politikoen egoera guztiz onartezina dela eta hauek kalean ikusi arte holako eta bertzelako dinamikak antolatzen segituko dugu», aipatu du Kalera Kalerak.
Idatzi hau probestu nahi dute salatutakoei elkartasuna eta babesa helarazteko ere.