Oztopo guztien gainetik, kotxe karabana batekin Altsasuko gazteen askatasuna exijituko dute

Larunbata goizean hiru adarrez osaturiko kotxe karabana abiatuko da Altsasutik; Goierri, Lautada eta Sakanako eskualdeak zeharkatuko dituena. Goizeko 11:00etan aterako da Altsasuko suhiltzaileen alboko parkinetik.

2017-ko urtarrilak 11

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzatik arazoak besterik ez dituzte jarri salatu dute antolatzaileek: ezin izanen da klaxona erabili, ezta kotxerik gehitu ibilbidean, beti ere polizi-ibilgailua aurretik izanen da… Hala eta guztiz ere ekimenarekin aurrera egiteko erabakia hartu dute.

Altsasu eta Harro plataformatik gogoratu dute egun horretan bertan 2 hilabete beteko direla Altsasuko 3 gazteen espetxeratzetik. “2 hilabete Estatuko ziegetan gatibu, euren sorterritik ehunka kilometrotara, dispertsatuak… Eta dena muntai-polizial anker baten ondorioz”, salatu dute.

Gehiago