#AltsasukoakAske “Jendetza ari da lanean eta, onerako, harrituta gaude!”

Gaur hilabete bat bete egin da Altsasuko gazteak atxilotu zituztenetik eta horietatik 7 espetxean aurkitzen direnetik. Ehunka pertsona bildu dira argazki erraldoi bat egiteko eta gazteen askatasuna aldarrikatzeko. Preso dauden hiru gazteren gurasoak dira Amaia Amilibia, Antxon Urritzola eta Bel Pozueta. Gaurko kontzentrazioan egindako elkarrizketa eskeini du Guaixe-k.

2016-ko abenduak 14

Jendearendako esker oneko hitzak izan dituzte hirurek. Euren semeak askatu eta auzia Iruñeko epaitegira ekartzeko lanean segituko dute. Madril eta Europako ateak jotzeko asmoa azaldu dute. Eta beste behin kasuaren inguruan gertatzen ari diren filtrazioekin kexu azaldu dira. Gaur izan da azkena: zazpien espetxeratze aginduaren kontrako helegitea astelehenean aztertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Abokatuak prentsaren bidez jakin dutela gaztigatu dute gurasoek.

Gehiago