Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatu dute 2.500 lagunek

Azaroaren bukaeran mobilizazio haundi bat prestatzen ari da Altsasun atxiloketa hauek salatzeko.

2016-ko azaroak 16

Sei altsasuarren espetxeratzeak astelehenean baino mobilizazio handiagoa eragin du eta haien askatasuna 2.500 pertsonatik gora eskatu zuten atzo egindako manifestazioan. Presoen askatasuna eskatzen zuen pankarta haien senideek eraman zuten. Manifestazioaren bukaeran jakinarazi zutenez, atxilotutako guztiak eta euren borondatez deklaratzera deitu zituzten guztiak taldeko identifikazio-saiora deitu dituzte. Hori dela eta, auzipetutako guztiei “elkartasuna eta babesa azaltzeko” goizaldeko 5:00etan Madrilerantz autobusa atera da.

Manifestazioaren bukaeran herritarrei eskatu zitzaien: “mobilizatzeko, kalera ateratzeko, gertakari bidegabe hau lagun artean, lantokian… salatzeko. Bidegabekeria kontatu, hor ditugun guztiak, kalera ateratzea lortu behar dugu, bai ala bai”. Aldi berean, “esaten dute gorrotoak mugitzen gaituela. Guk duguna gure lagunekiko maitasun eta elkartasun handia da. Goazen barruan ditugu sentimenduak ateratzera eta, denon artean, goazen lan egitera kalera ateratzeko”.

Deialdi bikoitza
Larunbatean, 12:00etan, Iortia kultur gunea parean prentsaurrekoa eginen da. Prentsaurreko masiboa izatea nahi dute eta, horregatik, hartan parte hartzeko deialdia egin dute. Prentsaurreko horretan azaroaren bukaeran eginen den mobilizazio haundi baterako deia eginen da.

Gehiago