IIP (PAI) ebaluazio edo puntaren punta baizik ez aztertzea

Hezkuntzako zuzendari nagusi Roberto Pérez Elorzak Parlamentuan adierazi duenez, British / IIP programaren ebaluazioa egin da Nafarroan programa horretan Lehen Hezkuntzako 6. mailan diharduten ikasleen lagin batekin.

Arantxa Ruiz, Amaia Zubieta eta Raul Lopez. STEILAS.

2016-ko urriak 29

Beraz,

hausnartu beharko da azterketa egiteko moduaz, aztertzeko hautatu den

laginaz, alegia. 2015-16 ikasturtean 81 ikastetxe publikok zerabilten ingelesa

irakas-hizkuntza gisa: horietako 75ek IIPren araberakoak ziren eta 6k baizik ez

British programaren araberakoak. Baina Lehen Hezkuntzako 6. mailako

ikasleak baino sartu ez direnez, British programako 6 ikastetxeak eta IIPko

programako 3 baizik ez ditu aztertu txostenak. 

Kontua da ikastetxe horietan programa ezarri zela klaustroaren

adostasunarekin eta askoz baliabide gehiagorekin. British ikastetxeetan bereziki

laguntzeko irakasleak jarri ziren; berariazko eta kalitatezko prestakuntza eman

zitzaien irakasleei eta ingelesa ezarria dagoen herrialdeetara bidaien zati bat

ordaintzen zitzaien hizkuntza horretan gehiago gaitzeko. 

Gauza bera gertatu zen IIPren hasieran Atarrabiako eta Zizur Nagusiko eskoletan,

ez programa gero ezarri zen ikastetxe gehienetan. UPNk murrizketa basatiak

hasi zituenean, ikastetxe gutxik izan zituen British programak baliatutako

laguntzak. Hortaz, funtsezkoa da aztertzea azken urteetan sartu diren

eskoletako programen emaitzak, balorazio zehatzagoa lortzeko, ezin izan

baitute aipatutako baliabiderik erabili. 

Gainera, arakatu diren 9 ikastetxetik zortzi hiri ingurunean daude, familiek ISEK

oso altua duten tokietan (Indize sozio-ekonomiko kulturala). Esaten dutenez,

British / PAI programan ebaluatuko ikasleen antzeko ezaugarri

sozioekonomikoak dituzten ikasleak hautatu dira kontrol talderako, baina ez

dugu haien jatorriaren berri. Nolanahi ere, aldagai horiek eragin handia dute

eskola emaitzetan eta IIP programak dituzten Nafarroako eremu askotan ez

dago horrelako baldintzarik. 

Ebaluazio taldeari harrigarri suertatu zitzaion, orobat, British ereduko ikasle

ugari ez etortzea probak egiteko egunean, baita pertsona salbuetsien kopuru

handia ere. Etorri ez zirenetan, erdia baino gehiago British eredukoak ziren,

laginaren herena baizik osatzen ez dutenean. Ikasle horiek egunero parte

hartzen badute ikasgeletan, ebaluazioetan sartu behar dira. Bestela ez da

biltzen gure eskolen ezaugarriak islatzen dituen laginik. 

Horregatik Steilasek uste du ebaluazioa egiteko hautatutako laginak ez duela

islatzen gure Komunitateko hezkuntzaren errealitatea, planteamenduan ageri

duen desbideraketagatik; beraz, emaitzak ezin zaizkie Nafarroako ikasle guziei

aplikatu. Aurreko ikertetan, konparaziora Carlos III.a Unibertsitateak

mamitutakoan, ikusten zen ikasleen emaitzetan eragin handia zutela faktore

sozio-ekonomikoek eta emaitzik okerrenak ateratzen zituztela ISEK baxuagoa

zuten ikasleek. 

Bestalde, ados gaude Hezkuntza Departamentuarekin: programak gabezia

larriekin abiatu ziren (Steilasek salatu zituen), baina aurrera atera dira

irakasleek ikasgeletan egin duten ahalegin eskergari esker. 

Zoritxarrez Gobernuak ez du asmatu hezkuntza programak aztertzean,

desbideratu egin da. Gainera, funtsezko datuak alboratu ditu eta, azkenean,

tresnak eman dizkie UPNri, Ppri eta PSNri Gobernuari erasotzeko. 

Kezkatsu gaude Mendozaren hitz batzuekin, ziotenak aukerakoa izanen zela

IIP programan jarraitu edo ez. Diotenez, hizkuntzak ikastea arrunt garrantzitsua

da; beraz, gutxieneko xede komun batzuk behar dira ikasle guztientzat,

hizkuntza planen bidez gauzatuko direnak ikastetxe bakoitzean, eta modu

bateratuan landu beharko dira hizkuntza berekiak eta atzerrikoak. Gainera,

nahitaezkotzat jotzen dugu horretarako gogoan izatea hezkuntza agenteek

parte hartu behar dutela. Uste dugu tamalgarria dela hurrengo leku-aldatze

lehiaketan lanpostu gehien-gehienak ingelesaren eskakizunarekin ateratzea, IIP

programa eta Atal Elebidunak nola egituratuko diren jakin aurretik, kontuan

harturik eskakizun hori ez duen irakasle askori egin lekiokeen kalte gaitza.

Gehiago