Hatortxu Rock 19, abenduaren 17an Atarrabian izanen da
Euskal preso eta iheslariekiko elkartasun jaialdiaren 19. edizioan arituko diren musika taldeak laister iragarriko dira.
2016-ko irailak 28
Espetxe eta erbestean ematen ari den salbuespenezko egoera dela eta, Hatortxu Rock jaialdiko antolatzaileek ez dute zalantzarik izan eta aurten ere kontzertua antolatzeko beharra ikusi dute. Eta dagoeneko aurtengo edizioak badu data, abenduak 17. “Aurten ere Atarrabiako Entrecementerios gunean elkartuko gara, baina data zerbait aurreratua dator. Gabonetako daten zailtasuna dela-eta, abenduaren 17an ikusiko dugu elkar Hatortxu Rock 19n”, adierazi dute ohar batean.
“Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen egoerak ez du hobera egin, eta 19, aldiz Hatortxu Rock antolatzea ezinbesteko suertatu da. Laster, oso laster, bertan aurkituko dituzuen taldeen berri izanen duzue”, jakitera eman dute.