Fernando Lizeagak gose greba utzi du, 25 egunen ondoren

Fernando Lizeaga preso ohiak duela 25 egun Etxarri Aranatzen hasi zuen gose greba utzi egin du.

2016-ko irailak 9

Fernando Lizeagak 25 egun egin ditu gose greban Etxarri Aranatzen baina utzi egin behar izan du bi koliko pairatu eta gero, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak (ATA) azaldu duenez.

Lizeagak abuztuaren 15ean hasi zuen gose greba Joxean Kortadirekin batera, «errepresaliatu politikoen muturreko egoera» salatzeko. Kortadik irailaren 3ko manifestazioaren ondoren utzi zuen bertan behera.

Gehiago