Baluarten, Nafarroako museoan eta errege artxibo nagusian elebitasunaren eske
“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Baluarte Fundazioa premiatzen ditu, euskararen presentziari eta garapenari dagokienez, aurrera egin dezaten barneko errotulazioan, testu inprimatuetan eta webgunean, era horretan euskara eguneroko tresna izan dadin, eta ez salbuespena, bere ohiko jardunean”. (2010eko azaroaren 26an).
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2016-ko ekainak 19
“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Baluarte Fundazioa premiatzen ditu:
-
Euskararen presentziari eta garapenari dagokienez, aurrerapausoak eman ditzaten
eraikinaren barneko errotulazioan eta testu inprimatuetan, era horretan euskara eguneroko
tresna izan dadin, eta ez salbuespena, bere ohiko jardunean.
-
Aurrerapausoak eman ditzaten, euskararen ahozko erabilerari dagokionez, Biltzar
Jauregiko informazioguneetan jendeari arreta zuzena nahiz telefono bidezkoa ematean, bai
eta kanpoko txarteldegietan, bisita gidatuetan eta auditorioko megafonia bidezko informazioa
ematean ere.
- Aurrerapausoak eman ditzaten Baluartea-Biltzar jauregi eta auditorioko
programazioetan euskararen kultur adierazpideak sartzeari dagokionez; izan ere euskara
Nafarroako berezko hizkuntza eta kultur ondare ez materialaren osagai garrantzitsu bat da.
-
Aurrera egin dezaten Baluarte Fundazioari nahiz bilera eta kongresuetarako
aretoak erabiltzea eskatu duten entitateei aldibereko itzulpena, testuen itzulpena eta
elebitasunerako bestelako erraztasun batzuk eskaintzeari dagokionez, baldin eta halakorik
eskatzen badute, Nafarroako hizkuntzen erabilera normala eta aldiberekoa ziurtatze aldera”.
(2012ko ekainaren 26an).
Denbora aurrera doa. Erregimeneko alderdi zaharrak erori dira eta aldaketaren
Gobernua dugu agintean. Hala ere, akordio batzuk oroimenaren kutxan daude. Baluarteren
webgunea da akordio hauen izpiritua hobekien islatzen duena. Errotuluetan, ordea, gabeziak
daude, nahiz eta euskara ere hor dagoen (gaztelaniaren azpian nabarmen, hori bai).
Gainontzeko aginduak betetzeko zailak dira, omen.
“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gaztelaniarekin
batera euskara erabil dezan Nafarroako Museoaren testu idatzietan, eta kontuan har ditzala
neurri, kontraste eta zabalera baldintzak, euskarazko testuaren ikusmena bermatze aldera”.
(2012ko ekainaren 26an).
Nafarroako Museoak bere ekintzen publizitatean elebitasuna erabiltzerakoan asko
aurreratu badu ere, eta zenbait erakusketatako testuetan ere bai, ohiko karteletan, ordea, ez.
Akordioa bete gabe dago.
Errege Artxibo Nagusiak ez zuen Parlamentuaren arreta erakarri, baina testu
idatzietan euskararen erabilera ohikoa eginkizun dauka.
Administrazioan Euskaraz Taldeak 2016ko ekainaren 7an Parlamentuaren akordio
horiek betetzea eskatu zuen Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, elebitasuna
ezartzerakoan Errege Artxibo Nagusia ahaztu gabe. Ea hain berria ez den oraingo Gobernua
gai den hutsune horiek behar bezala betetzeko!