Fresneseko euskal presoek astebete daramate gose greban

Joan den astelehenean Fresneseko espetxean dauden euskal preso politikoek gose greba hasi zuten Itziar Moreno kideak jasaten duen isolamendua salatzeko. Zazpi egun daramatzate jan gabe.

2016-ko maiatzak 16

Bizi baldintzak hobetzeko Fresneseko emakumeen moduluan dauden presoek egindako protesta sinbolikoarekin hasi zen dena. 40 lagunek egin zuten bat hamar minutu iraun zuen protestarekin (“patio blokeo sinboliko bat” izan zen Etxeraten arabera), tartean presondegi horretan dauden Itziar Moreno, Iratxe Sorzabal eta Ekhiñe Eizagirre euskal preso politikoek.

Morenori protestaren “bultzatzaile nagusia” izatea leporatu zioten eta isolamenduan sartu zuten maiatzaren 2an. Neurri horren kontra Sorzabalek eta Eizagirrek ere zigor ziegara eraman ditzatela bultzatu zuten. Gizonen moduluan dauden euskal presoek berriz, gose greba mugagabeari ekin zioten, Morenoren egoerarekin bukatzea helburu gisa jarrita.

Preso horien arten Enrike Lopez Txantreako bizilagun aurkitzen da. Pasa den ostegunean enkartelada berezi bat burutu zen Fresneseko presoen egoera salatzeko, eta bihar maiatzaren 17an batzarra eginen dute arratsaldeko 19.15etan Auzotegin.

Gehiago