Gorka Zabala babesteko Zizurko Kultur Etxea elkartasunez betetzeko deia luzatu dute
Zizurko Libre taldeak antolatutako "Elkartasun Taupadak" ekimen kulturala ostiral honetan izango da eta sarrerak jada salgai dira.
2016-ko otsailak 23
Zuzeneko musika, mural margoketa, antzerkia eta poesia musikatua uztartuko ditu elkartasun kultur ekimen honek eta Zizurko sortzaileak izango dira protagonista nagusiak.
Sarrerak Kultur Etxeko takilan eta Garnatxa tabernan 2 euroren truke salgai daude jada eta egunean bertan takilan bertan erosi ahalko dira ere. Antzokiko ateak 18:30ean zabalduko dituzte eta Aitzkiller disko jartzaileak ekitaldia hasi arte girotuko du aretoa.