Musika hezkuntzak, utzikeriaren doinua

Nafarroako hezkuntza sistema kezkagarria bada, musika eskolena oraindik okerragoa da. Lehendik ere egoera kaxkarra izanik, urteetako murrizketa orokorrak pairatu ondoren, irakasleen lan egoera eta hezkuntza kalitatea guztiz kaltetuak daude.

Maria Aranzazu Ruiz y Maria Palacios. Steilas.

2016-ko martxoak 10

Musika hezkuntzaren korapilo hau argitzen hasteko irakasleen egoera
aztertuko dugu: sektore honetan ez dago hitzarmen kolektiborik, ikastetxe
gehienetan “501 kontratua” aplikatzen da (lan edo zerbitzukoa) eta 40
orduetara iristen ez direnez (normalean 5 edo 6 lan ordu dituzte zentru
bakoitzean , herri desberdinetako ibiltaritzarekin), jubilaziorako gelditzen
zaien kotizazioa miserablea da. Udan, irakastordurik gabe, askotan kaleratzen
dituzte, eta irailean berriro hartu, aurreko egoera baldar berean. Hori dela
eta, “300 kontratua”ren ezarpena, hots, aldizkako lan kontratu finkoa,
errepikatzen den eskaria da.

Irakasleek, gehienetan, ez dute irakaskuntza konputuko ordurik klaseak eta
material prestatzeko, ezta osagarririk edo esklusibarik familiekin tutoretzak
egiteko ere.

Prestakuntza plana duela urte batzuk asko murriztu zen, etengabeko
prestakuntzaren gabezia eraginez. Musikako erdi mailako zikloak,
irakaskuntzarako bidea ematen duenak, ez du zuzenean formazio didaktikoa
aurreikusten, beraz, erabilitako irizpide pedagogikoak profesional bakoitzaren
esku uzten dira. Hezkuntza ikuskaritzak ez du gelen garapenerako ezer egiten
eta irakasleek ez dute beraien eguneroko lana hobetuko lukeen feedback-ik.

Irakaskuntza hauek aurkitzen diren eraikinak edo gelak aztertzen baditugu,
hauetariko anitz lehen hezkuntzako zentruetan edo herriko kultur etxeetan
kokatzen dira, eta egoera ez da aproposena; insonorizazioa, ordenagailuak,
fotokopiagailua, musika instrumentuak, liburutegia, partiturak, arbelak… falta
dira, beraz, ez dira irakasleen beharreri egokitzen.

Honek guztiak ikasleekiko eragin zuzena dauka.Eta oraindik gehiago musika
instrumentuek prezio altuak dituztela kontuan hartzen badugu, eta dirulaguntzak
eskasak direla jakinik. Gure musika eskolak, zentru elitistetan
bihurtzeko arriskua dute. Izan ere, ia ez dago ingresu gutxiko pertsonen nahiz
atzerritarren matrikularik. Familientzat suposatzen duen gastu ekonomikoaz
gain, plaza gutxi daudenez, eskariak eskaintza gainditzen du beti.

Iruñea, 2016ko martxoak 9
Gainera, ikasleek erdi eta goi mailako zikloetarako probak ahalik eta hurbilen
egiteko aukera ezartzea beharrezkoa da, gehiegi mugitu beharrik izan gabe.

Duela urte batzuk, aurreko Gobernua ahozko akordio batera iritsi zen, non
esan zen eskolen gastuaren %33 Nafarroako Gorbernuari zegokiola, %33
dagokion udalari eta gelditzen den %33 ikasleen familiei. Akordio hau ez zen
bete; ondorioz, udalek aurre egin behar izan diote gastu ekonomikoaren zati
handienari. Honek ekarri du, erakunde askok musika eskolek suposatzen duten
pisu ekonomikoa eta lan karga beraien gain hartu nahi ez izatea.

Faltan somatzen dugu Administrazioak diru laguntzen irizpide objetibo eta
gardenak finkatzea; izan ere, herri bakoitzeko ehunekoak aldatu egiten dira
inongo aurre justifikaziorik gabe. Hau bidegabekeria hutsa da eta lankideen
arteko lehia bultzatzen du, bai zonalde berdinekoen artean, baita Nafarroako
eremu ezberdinetan ere. Baliabide nahikoak egoteak ikasleek aukera berdinak
bermatuko lituzke eta langileen lan egoera ekitatiboa bultzatuko luke.

Badakigu irakaskuntza hauek finkatzen dituzten arauak ezartzea helburua zaila
dela eta hauek egoera hobetzeko pausoetan banatu behar dela. Lehenik,
funtsezkoa da finantziazio plan ekitatibo bat eratzea, Nafarroako Gobernuari
dagokion ehunekoa hartuz eta beharrezkoak diren baliabideekin hornituz.

Ezinbestekoa da musika eskola eta kontserbatorioetan hitzarmen kolektibo bat
aplikatzea, alderatzea eta arautzea, eta urtero errebisatzea ea arau guztiak
betetzen diren.
Musika da mundu guztia elkartzen duen tokia. Hortaz, lan egin behar dugu
baztertuak zeuden eskola hauek indartzeko.

Gehiago