Etxeratek positiboki baloratzen du europarlamentarien bisita
Etxeratek positiboki baloratzen ditu egun hauetan europarlamentariek egindako bisita, eta espetxe politikak euskal preso politiko zein haien senideei sortzen dizkien ondorioak aztertzeko helburuarekin egindako agerraldi eta bilerak.
2016-ko otsailak 17
Alderdi batzuen jarrera “deitoragarria” salatu dute, egindako bileretan parte hartzeari ukatu direlako. “Ezin gara aurreratu, baina ziur gaude bisitak bere fruituak eman dituela delegazioak eskatzen zuen informazio egarria asetzeko orduan. Apirilean publiko egingo den txostenean hala jasotzea espero dugu”, esan du Etxeratek.
“Uste dugu argi geratu direla salbuespeneko kartzela politikak sortzen dituen ondorio larriak”, eta europarlamentariei eskerrak eman dizkiete.