Genero indarkeriaren aurkako lege berria. Hezkuntzan nola zehaztu.

Joan den ostiralean, otsailaren 5ean, 14/2015 Foru Legea aurkeztu zen, indarkeria matxistari aurre egitekoa, lege honi premiazko onarpena eman zitzaion UPNko aurreko gobernuaren legealdia bukatu baino lehenxeago, seguruenik etekin politikoa ateratzeko.

Amaia Zubieta eta Kepa Yécora. Steilas.

2016-ko otsailak 9

Ongi deritzogu lege honi oro har, zeren erabilgarria izan daiteke indarkeria matxista
jendartearen egiturazko arazo gisa ulertzeko. Gainera, Giza Eskubideetako nazioarteko
estandarretan kokatu da; aurreko legearekin alderatuta zabaldu da indarkeriaren esanahia,
bai moten aldetik, zein eragin daitekeen eremuen aldetik; ikuspuntua aldatu da,
emakumezkoa ez baita bakarrik erabiltzailea baizik eta zuzenbideko titularra; ez da soilik
asistentziazkoa eta ez da emakumezko mota bakarrarengana bideratzen, baizik eta aintzat
hartzen dituela era guztietako egoerak eta emakumezkoak (migratzaileak, drogazaleak,
etab.)

Dena dela, esku-hartze arloak gertutik begiratatuta, uste dugu ez dela aurrekoa hobetu.
Ustez, lege honek jaso zituen hobekuntzak eta ekarpenak, lehen, emakumezko taldeek
egindakoak eta gero Parlamentuan gehitutakoak. Baina, legearen idazketak ez du jaso arlo
ezberdinetatik ekarritakoa.

Denok dakigu zein garrantzitsuak diren berdintasunerako legeak eta emakumezkoen
ezkubideen defentsa, konpondu behar den arazo bat dagoela onartzea baita lehen urratsa.
Baina ederki dakigu nola gelditzen diren lege batzuk ezerezean, bolada bakoitzeko politiken
arabera. Horregatik nahi genuen esparru honekin lotutako departamentu guztiak derrigortuta
egotea beraien eginkizuna betetzeko eta hori jasotzea legean.

Zehazki, Hezkuntza eremuan, funtsekoa dena indarkeria matxista prebenitzeko, steilas
sindikatuak nahigo izanen zuen legeak agintzea Nafarroako ikastetxe guztietan berdintasun
programak garatzea, Hezkuntza Departamentuari dagokionez, beti ere prestakuntza emateko
eta planak abian jartzeko diru askirekin. Ez ditugu asmo onak geroko: osatuko du, sustatuko
du, garatuko da…Orain da gehiago zehazteko unea eta denboralizazio egokia egiteko.

Agian ez da ona mesfidati agertzea…
Ana Ollok lege berriaren aurkezpenean, adierazi zuen Foru Gobernua lanean ari zela
“bermatzeko berdintasun politikak politika publiko orotan ezarriko zirela” Nafarroan. Hori
dela-eta, foru lege berria prestatzen ari da genero berdintasunerako eta honek ere prozesu
parte-hartzailea izanen du.

Baina mesfidantza arrazoitua dago, ez baitugu ikusten aldaketa izpirik ere Hezkuntza
Departamentuan. Ziur dakigu aurrekontu gehitze txiikiarekin, nekez zerbait eskainiko diotela
berdintasun arloari. Hurrengo urtean aurrekontu hau handituko dela uste badugu ere, ikusten
dugu 0 kostuko neurriak ez direla hartu, hala nola aldaketak Departamentuaren
organigraman berdintasunari garrantzia emateko. Departamentuaren politikak berdin darrai,
Komunikazioa
UPNkotik batere aldendu gabe. Adibidez, hor dugu “Nafarroako Hezkuntzan berdintasuna eta
genero indarkeria prebenitzeko plana” departamentuaren webgunean segitzen duela. Gure
sindikatuak, hezkuntzako eragile gehienek eta Parlamentuak berak planaren edukia arbuiatu
ondoren (azken honek onartu zuen ebazpen bat plan hau baztertzeko azaroaren 18an:
inkoherentzia larriak zituelako, jendarte eta eskola egoeraren gaineko diagnostikoan
hutsuneak zituelako eta oinarrizko osagaien gabezia zuelako). Hezkuntza plan ona garatzeko,
behar dira berdintasun teknikariak edo/eta genero prestakuntza dutenak eta ezin du edozein
pertsonak garutu- nahiz eta oso borondate ona izan- horregatik, premiazkoa da gaia
eraginkor jorratuko duen taldea edukitzea, gainera talde hau aukeratu behar da merituen eta
gaitasunen arabera.

Indarkeria matxistaren arazoa zehaztu behar da orain. Legeak hobetu bai, modu partehartzailean
bai, baina egiazko esku-hartzearekin, jendarte taldeek eta Parlamentuko alde
aurrerakoiak egindako hobekuntzei eta zehaztapenei beldur izan gabe. Behingoz ekin behar
zaio eta nahiko sos egon behar da hau dena kudeatzeko. Itxurakeria alde batera uztea hobe.

Gehiago