Karmele Solaguren omendu eta espetxe politika aldatzeko eskaria eginen dute Barañainen
2004an kotxe istripuz hil zen Solaguren 500 kilometrotara preso zegoen bere semea bisitatzera zihonean. Karmele Gogoan herri ekimenak Nafarroako Parlamentuak, presoen sakabanaketaren aurka egindako adierazpena txalotu etaazken istripua salatu du.
2016-ko otsailak 2
Karmele Solaguren Barañaingo bizilaguna “erabaki politiko baten ondorioz hil zela aitor dadin ozen eta garbi ” esateko otsailaren 18an 19:00etan Barañaingo Auditorioan ekitaldia bat eginen da. “Gertatutakoaren aitortza aldarrikatzeko herri oihua izango” dela aurreratu dute.
“Oroimenetik aitortzara – Karmele Gogoan” lelo izanen duen ekitaldian, estilo ezberdinetako musika ikuskizun oso ezberdinak ikusteko aukera izanen da. Ska, klasikoa eta bertsoak nahastuko dira, dantza modernoa eta antzezpen ezberdinekin.
“Sakabanaketaren aurka dauden herri sektore politiko, kultural, sozial edo sindikal guztiei Barañainera etortzeko deia egiten diegu. Txikitasunetik handitasunera ematen direlako pauso sendoenak”, azpimarratu dute Karmele Gogoan ekimenako partaideak.
Sakabanaketa politikaren ondorioz, iragan urtarrilaren 23an Olga Comes presoaren lagunek Leonen izan zuten ezbeharra ekarri dute gogora, espetxe politikaren ondorioak oraindikan ere pairatzen direla azpimarratzeko. Ildo berean, urtarrilaren 25ean Nafarroako Parlamentuak, presoen sakabanaketaren aurka egindako adierazpena txalotu nahi izan dute. “Espetxe politika honen aurka dagoen jendartearen gehiengoak oraingoan bai isla izan du Nafar instituzio honetan horrek euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko bidean beste pauso bat suposatzen duelarik.
Eta hau, herriak egin dituen hamaika mobilizazio eta adierazpen ezberdinen ondorio zuzena da eta aurrerantzean ere herritarren aktibaziotik etorriko dira beste pauso batzuk”.