Sakabanaketaren sufrimendua geldiarazteko, zapi kate bat antolatu du Etxeratek Iruñean
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean,Iruñea, Gasteiz eta Baionan egingo dituen zapi kateetan parte hartzeko deia egin du Etxeratek. Nafarroa eta Gasteizko Legebiltzarretako indar politikoei sakabanaketa politikak presoen senide eta ingurkoengan eragiten dituen ondorioak jasotzen dituen txostena helaraziko diete.
2015-ko abenduak 3
Naiz.info
Iruñea, Gasteiz eta Baionan abenduaren 10ean antolatu dituen zapi kateetan parte hartzeko deia egin du gaur Etxeratek, Gasteizen eskaini duen agerraldian. Iruñean –Parlamentuaren aurrean– eta Arabako hiriburuan –Ajuria Eneatik Legebiltzarrera– eguerdian egingo dute ekimena eta Lapurdikoan, aldiz, 18.30ean Herriko Etxean.
Urtzi Errazkinek eta Patricia Belezek gogora ekarri dutenez, Auzitegi Nazionalak atzera bota ditu hainbat presok Euskal Herrira lekualdatzeko ezezkoari aurkeztutako helegiteak. Salatu dutenez, horrekin «estaldura legala eskaini dio familia-bizitza eskubidea, asistentzia juridikoa izateko eskubidea, ikasteko eskubidea eta osasun eskubidea urratzen dituen politikari».
Finean, erabakia «pertsona guztien eskubideen errespetua, bake eta erabaki bermea den eszenatoki berri bat eskuratzeko gizarte osoari jarri zaion oztopo berri bat» dela uste du Etxeratek.
Hori guztia «geldiarazi eta salatzeko», Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean antolatu dituzten zapi kateetan parte hartzeko deia egin diote gizarteari.
Azaldu dutenez, ekimena hasi aurretik txosten berri bat emango diete Nafarroako eta Gasteizko Legebiltzarreko alderdi politikoei, zeinetan, dispertsioak presoen familia eta ingurukoei eragiten dizkien ondorioak jasotzen diren.