Hezkuntza eredu propioari buruzko hausnarketa egin dute Iruñean
Hezkuntza plataformaren topaguneak azaroak 28 mobilizazio egun moduan planteatu dute Hego Euskal Herrian. Arratsaldean Gasteiz, Bilbo eta Donosti manifestazioak deitu dira eta Nafarroan ordez, goizean Biurdana institutoan hezkuntzaren inguruko eztabaidak eman dira.
2015-ko azaroak 29
3 lantalde desberdinetan banatu izan dira, bertan agertu diren ikasle, irakasle eta gurasoak. Hezkuntza berri eta propio bat eraikitzerako bidean gako izan daitezkeen gai ezberdinak
jorratu dituzte lantalde bakoitzean: parte hartzea, euskara eta hizkuntza trataera, eta azterketak eta ebaluazio irizpideak.
Gaurko topaketa hau hezkuntza propio bat eraikitzeko lehenengo pauso moduan eta hezkuntza
plataforma berriak sortzeko prozesua abia dezakeen eguna bezala baloratu dute parte
hartzaileek.
Antolatzaileak oso positiboki baloratu dute, ez bakarrik parte hartu duten pertsonen kopuruak, baizik eta ateratako edukiei begira ere. Grina, interes eta ardurak hartzeko jendea ba dagoela azpimarratu dute Hezkuntza plataformako kideek.
Eredu propio bat sortzera bidean aurrerapausoak emateko ikasle, irakasle eta gurasoak elkarrekin
lan egiteko beharra ikusi da eta egon diren lantalde guztietan aurrera joateko proposamen
berriak atera dira, ekarpen positibo eta eraikitzaileak.