Gerra guztiei ez
"Plataforma contra las guerras - Gerrarik ez"
2026-ko maiatzak 15
Ez gara errepikatzeaz nekatzen, gerra guztien aurka gaude, berriak, urteak betetzen ari direnak eta ahaztuak ditugunak, Sudan edo Myanmar bezalakoak.
Akordio batera iristea gertu dagoenean, eta aldeetako batek nahaspilatzen duenean lehertzen diren gerrak, klasiko bat da; horrela izan da berriki Jugoslavian, Ukrainan eta orain Iranen.
Mundu-gerren ondoren sortutako erakundeak bitartekotza egiteko eta jarduteko gaitasunaz gabetu dituzte nahita, eta orain ez dutela ezertarako balio leporatzen diete.
“Gaizkiaren Ardatzari” aplikatu zaizkion zigorrak Israeli eta AEBei ezarri beharko litzaizkieke orain, nazioarteko legedia berriro urratzeagatik. Moral faltsua erabiltzen da eraso batzuk edo besteak gaitzesteko edota babesteko, “defendatzeko eskubidearen” edo “nazioarteko legezkotasunaren” zurigarri bera erabiliz.
Nahiz eta Iranen Erresuma Batuko eta AEBetako esku-sartzeak mende bat baino gehiagokoak izan, azkenaldian, mendebaldeko estandarrak direla eta, kanpaina bat izan da Iranek dituen defizit demokratikoak handietsiz, Aiatolengan gaitz guztien jatorria pertsonifikatzeko.
Erasoen benetako justifikazioa Iranek dauzkan baliabide energetiko ugariak dira eta haren lerrokatze geopolitikoa.
ERREAKZIO HARRIGARRIAK:
Dagoeneko ez da ustekabea komunikabideek interes politikoak dituzten presio ekonomiko eta sozialeko taldeei erantzuten dietela, gertatzen den edozein gertakariri buruz beren kontakizuna zabaltzen interesatuak.
Hasteko inolako analisi edo kritikarik gabe eta erabateko zigorgabetasunetik Venezuelaren aurkako erasoa eta Kubarena bonbarik gabe justifikatu dira, hori bai, blokeo ekonomiko lazgarri baten ondoren, edo Palestinan bonbekin, egoera jasanezina izan den arte. Eragindako miseria, herritarrengan ondorioak utziko dituen genozidioa da.
AEBen politika kolonialista jasanezinaren aurkako kritikarik ez dago, nahi duen lekuan eta nahi duen moduan esku hartuz, lehengai estrategiko gehienekoak kontrolatzen saiatzeko, eta horrela, munduko bere lidergo ekonomikoaren galera arintzeko, “bere aliatuek” pairatuko dituzten ondorioak kontuan hartu gabe, hala nola dolarraren debaluazioa, Kanada eta Groenlandiari egindako erasoak, NATOren gastua armetan, Ukrainian egindako trikimainak, Txina eta Errusiarekin harreman bitxiak eta interbentzionismoa Hispanoamerikan eta Afrikan.
Ukrainaren kasuan ez bezala, non EB eta NATO nabarmendu ziren, dela gerraren abiaraztean, dela ondorengo zigorren ezarpenean, kasu hauetan erabakia gobernu sionistarena izan da, bere babesleak lagunduta eta agian, agian baino ez, ez zuen Iranen erreakzioa espero.
Agian diogu, ez delako baztertzen gertatutakoa espero izatea, Irango petrolio-industriaren suntsipena, baina baita afekzio larriak eskualdeko beste Petrolio Estatuetakoetan ere. Nahiz eta gerra oraintxe amaitu, denbora beharko da ekoizpena lehengoratzeko, eta ondorio ekonomiko eta sozialak urteetan zehar luzatuko dira.
Egoera honek, arrisku ekonomiko globalaz gain, mundu-gerra ekar dezake, izan ere, Asiako herrialde batzuk, batez ere Txina, Iranen mende daude, eta haren gabezia hil edo biziko izan daiteke haientzat.
Europar Batasunaren zalantzek eta gutxi batzuen gaitzespenak, Espainiako Gobernuarena bezala, beste batzuk gehituz joan zaizkionak, arriskuak soilik ebaluatzen dituzte hidrokarburoen menpe-menpeko ekonomia batentzako, baina jarraitzen dute jarrera irmorik gabe harremanak babesteko, eragotziko duena harroputz batzuek ongi edo gaizki dagoena erabakitzea edo militarismotik euren interesak inposatzea.
AZALDU EZIN DENA
Egungo gatazka eragin duten liderrek ez dute “motu propio” jokatzen, ekintzak pertsonifikatzen ditugu kontuan hartu gabe mantentzen dituzten Korporazio Ekonomikoen egileak baino ez direla.
Sionistak, hamarkadetan zehar gerrak mantendu dituztenak balio estrategiko handiko eskualde bat kontrolatzeko beren energia-erreserba handiengatik. Palestinako genozidioaren eta bertako herritarren desagerraraztearen egileek, ondorengo lurraldeen eta uraren okupazioarekin baita Zisjordanian, Libanon eta laster Sirian ere, munduko edozein lekutan gatazkak eragiten dituzte Holokaustoaren aitzakian.
Eta orain? Nireaz zer da ….
Amaieratik hasiko gara, oso gogoan dugunez 2022an sortutako egoera, energiaren prezioaz hitz egiten da etengabe, egon daitezkeen laguntzez, nahikoak izanen ote direnez eta martxan noiz jarriko direnez, gure bizi-mailari ez diezaion eragin.
Honi guztiari garrantzirik kendu gabe, diru-sarrera txikiagoak dituztenen ondorioengatik, talde politiko gutxi eta herritar talde gutxi sartzen dira egoeraren zergatietan, ez da nahikoa gerrari ezetz esatea bakarrik. Urrutiko bulegoetan hartzen diren erabakiek, gure etxeetan eragiten dute.
Gerra berria gaitzesten bada ere, kondenatu gabe eta beharrezkoa dena egin gabe jarraitzen da AEBen eta haien aliatu batzuen harropuzkeria lehengoratzeko. Sostengatzen dituzten Korporazio Ekonomikoei komeni zaizkien kontu geoestrategikoengatik, hainbat gerratan parte hartzera behartu gaituzte, eta, ondorioz, huts egin duten estatuak sortu dira, hala nola, Afganistan, Irak, Somalia, Sudan eta abar. Guretzat aldea da haiek ez zutela eragin handirik izan gure bizimoduan.
Herritar gehienak, gure ardura ez balitz bezala, immunizatuta gaude heriotzen eta etendako bizitzen aurrean, eragiten diren ondasunen eta bizimoduen suntsipenaren aurrean, eta ez duguna aztertu nahi, ez mobilizatu nahi, ez eta nazioarteko harremanen diseinu berri bat eztabaidatu nahi ere, Korporazio Ekonomikoen eta haiei laguntzen dieten Estatuen nagusitasun inperialista hautsiz; jakina, ez gaude prest aukerak bilatzeko eta gure gizarte-ereduan kontsumoa murrizteko.
Munduko Ordena berri bat sortu egoera behin betikoz hautsiko duena eta jendearen benetako arazoez arduratuko dena. Herritarrok urrats bat aurrera egin behar dugu, eta beste batzuek eragiten dizkiguten egoeren aurrean axolagabe izateari utzi behar diogu. Gure sisteman, mobilizatzea eta botoa ongi aukeratzea ere esan nahi du.
