Miren Zabaleta: “Espetxean baldintzarik gogorrenak emakumeek pairatzen dituzte. Lehen pertsonan ezagutu dut hori”
Hilabete terdi igaro da jada Miren Zabaletak, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jazintorekin batera, askatasuna berreskuratu zuenetik. Sei urte igaro behar izan ditu Zabaletak espetxean “Bateragune” auzia dela eta. Gaur elkarrizketatu dute Info7 Irratian.
2015-ko azaroak 25
Egun seinalatua gainera, Emakumeenganako Biolentziaren Kontrako Eguna baita azaroaren 25a eta horrek ere markatu du hein batean, behintzat, solasaldia. Besteak beste, espetxean bizitako esperientzia, azken urte hauetan Euskal Herrian ireki den aro politiko berria, Ezker Abertzaleak
abiatu duen hausnarketa prozesua edota matxismoa eta militantzia izan ditu hizpide Miren Zabaletak Info7 irratian egindako elkarrizketan.