Iruñean ere, errolda barne muga bat da
Errolda Orain Asanblada
2026-ko maiatzak 4
Sistemak oinarrizko eskubideen giltza bihurtu du errolda, hala nola babes sozialarena, osasunarena eta hezkuntzarena.
Pertsona ugarik eskatzen dut erroldatze soziala, errolda modalitate horretan sar bait daitezke kalean bizi diren edo beste arrazoi batzuengatik beren etxeetan erroldatu ezin diren gure bizilagunak. Horietako asko migratuak dira, arrazismo instituzionalaren labirinto burokratikoan arrapatuak, eskubide osoko herritar estatusa lortu ahal izatea oztopatzen zaielarik.
Errolda soziala ukatu zitzaien pertsona batzuek helegiteak aurkeztu dituzte Nafarroako Administrazio Auzitegian (NAA). Joan den urtarrilaren 28az geroztik, NAAk hainbat ebazpen eman ditu, errekurtso horiei erantzunez eta erroldatze ukatze hauek legez kanpokoak direla baieztatuz.
2026ko apirilaren 9an Txema Mauleón zinegotziak zioen: “Iruñean ez da inor erroldarik gabe uzten horretarako eskubidea duenik”.
Hala ere, Udalak ezaugarri bereko erroldatze eskaerak ukatzen jarraitzen du, NAAren ebazpenen aurka.
Erabat sumintzen gaitu udal honek, alde batetik, ezohiko erregularizazioa txalotzeak, eta bestetik, egoera bereziki zaurgarrietan dauden pertsonei erroldatzeko eskubidea ukatzen edo oztopatzen jarraitzeak. Era berean, sakonki sumintzen gaitu Aranzadiren makrodesalojoak.
Erroldatzeak, harrera egiteak eta erregularizatzeak logika berari erantzuten dio: azken batean, aitortza eskaintzea, izate administratiboa, hemen dauden pertsonei, hemen bizitza duina bilatu nahi dutenei. Biztanleriaren zati bati oinarrizko eskubideak ukatzea, gizarte honen parte izan daitezen eragoztea da. Horrek sortzen du bazterketa eta arrakala: “haiek” eta “gu”. Ezinhobea eskuin muturrarentzat.
Horregatik guztiagatik, Iruñeko Udalari exijitzen diogu hirian bizi diren pertsona guztiak erroldatzeko betebeharra bete dezala. Gainera, erroldatze sozialak izapidetze- eta ebazpen-prozesu irisgarria, gardena eta bermeduna izatea eskatzen dugu.
