Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoaren IV. edizioa, urriaren 18an Arrotxapean
Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoaren laugarren edizioa urriaren 18an, Arrotxapean, ospatuko dute. Aurten El Hadji proiektuarekin batera indarrak batu dituzte musikaz, kirolaz eta dantzaz beteriko eguna antolatzeko.
2025-ko urriak 10
Iturria: Euskalerria Irratia
Topaketarako, partekatzeko eta eraldaketarako bide aparta izan daiteke kirola. Honen adibide Iruñeko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoa da. Urriaren 18an egun osoko egitaraua antolatu dute. Aurten leku aldaketarekin, Errotxapeako Plaza Gorrian izango da.
Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan Yasmine Khris eta Arantxa Caminos-i egindako elkarrizketa.
Hemen denok jolasten dugu lelopean, arrazismoaren eta diskriminazioaren aurkako ekintza kolektiboa da Arrazismoaren Aurkako Mundialitoa, kirola eraldaketarako eta topaketarako tresna gisa sustatzen duena. Pertsona guztiek tokia izango duten gune inklusiboak eta herritarren partaidetzarako guneak sortzea da hitzorduaren helburua.
Aurtengo Mundialitoa, Errotxapean antolatu da, El Hadji erakundearekin elkarlanean. Parte hartu nahi ezkero, azkar mugitu, gaur bukatzen baita epea. Mundialito Antiarrazista Iruñerria sare sozialen bidez egin dezakezue. Hala ere, urriaren 18an bertan goizeko 9etan apuntatzeko aukera egongo da ere.


