Publikotasuna

2014-ko martxoak 6

Publikoa amankomuna da.  Publikoa dena ez da inorena guztiona delako.
Publikoa  ezin da saldu ezta erosi ere. Publikoa denak erabiltzaileak
ditu, ez jabeak. Publikoaren balioa erabilpenan datza, beraz ea dago
merkatuak finkatzen dituen balioen gora beheren menpe.

Publikotasunaz ari garenean zerbitzu publikoak datozkigu burura. Hauek
administrazioaren, erakundeen eta gobernuen esku egoten dira. Deitu
ditzakegu publiko-instituzionalak. Publiko-komunala berriz ez dago
erakundeen esku, jendearen kontrolpean baizik. Herriak kudeatzen du era
horizontal eta asanblearioan. Hor daude, adibidez gaztetxeak.
Zerbitzuaz gain hainbat gauza dira publikoak. Landa eremuetan basoak,
larreak, bailarak, bideak. Printzipioz, denok dugu horietatikan  libre
ibiltzeko eskubidea. Ez da dirurik falta horretarako.

Jendarte kapitalistak garrantzi gehiago ematen dio jabego pribatuari
erabilpen publikoari baino. Gehiago estimatzen diren gauzen balioa ez
dago haien erabilpenean oinarritua, baizik eta merkatuak ezartzen dien
prezioan.  Jabego pribatua soilik diruarekin eskuratu daiteke.
Erabilpenean oinarritutako ondarea belaunaldiz belaunaldi igarotzen da
usufruktuoren bitartez. Figura honen arabera espazioak, eremuak, bideak,
bilguneak eta esparruak, dauden bezala edo hobeto utzi behar dizkiegu
datozen belaunaldiei, guk gure aurrekoengandik jaso ditugun bezalaxe.
Iraganatik orainaldira, orainalditik etorkizunera. Gauzen biziraupenaren
bermea.

Publikotasunak eragin zuzena dauka gure bizi kalitatean. Erreka
garbiek, mendi osoek, baso osasuntsuek, landa eremu zainduek eta bide
eta kale txukunek ongizatea, osasuna eta bizi kalitatea bermatzen
digute.

Asko dira ordea publikotasuna oztopatzen edota galerazten duten
zangotrabak, eta anitzak horren aurkako mehatxuak.. Interes orokorraren
figuraren atzetik AHT bezalako azpiegiturak egiteko, lur pribatuak
desjabetu dituzte nahi ta nahiez, eta galdutakoaren truke diru saria
eman diete jabeei. GFalera ez dute inoiz konpensatuko diru honekin,
baina galeraren onarpena dago nonbait.

Aitzitik, publiko komunitarioak ziren   larreak, basoak, errekak,
zelaiak muinoak, bailarak, mendiak, eta hauen guztien artean igarotzeko
bideak,  betirako galdu dira AHTr bezalako azpiegituren eraikuntzarekin
eta inon ez dago ondare horren galera itzulgaitzaren  onespenik.
Datozen belaunaldiek ezin izango dute ondare horretaz gozatu.
Erabilpenaren ildoa eten egin da eta guk jasotako ondarearen
desagerpenaren lekuko mutu izan gara. Eskubide bat ukatu diegu
ondorengoei gure ixiltasun elkarkidearekin.

Duela gutxi berri beldurgarri bat irakurri genuen. Ehiza garaian mendi
bideak itxiko dituzte eta mendizaleek ezin izango dute txangoak egin
ehiztariek hiltzen duten bitartean. Nork dauka eskubide gehaigo mendian
egoteko naturaz gozatzera joaten dena edo naturari bizitza etetea
helburua duena?

Hirian ere aunitzak dira publikotasunaren aurkako mehatxu eta
zangotrabak. Balizko eremu publikoa pribatizatua dago neurri handi
batean. Eta edonoren erabilpenerako beharko liratekeen gunak gero eta
murritzagoak dira. Dirurik gabe nekez gozatu daiteke hiriaz. Parke gutxi
dago eta aisialdia gero eta gehiago dago  merkatalguneetara 
orientatua. Kale publikoa beharko lukeena kotxeek dago gainezka
jendearen arteko hesi ikustezin bezain gaindiezina sortuz. Kotxea eremu
publikoa bereganatzen duen ente pribatua da. Kotxeek okupatzen duten
espazioa oinezkoei lapurtutako eremua dugu.

Herrietako eta hirietako kaleen ihardueren araudi berriak edo
zaharberrituak eremu publikoa murriztea dute helburu. Herriak gero eta
espazio gutxiago izango du adierazteko, egoteko, izateko. Bitartean gero
eta nabariagoa da merkatuaren kolonizazioa kalean. Tartalarien aurkako
sententzia atera bezain laister Ecologistas en Acción-ekoek agiri bat
atera zuten sententzia hau kritikatuz. Bertan Hiritarren Ziurtasun
Legea, aipatu epaia eta eremu publikoetan diruak eragiten duen
kolonizazio zuzena estuki loturik daudela adierazten zuten. Hona hemen
beraien hitz textualak:
Hiritarren Ziurtasun Legearen lehenengo zirriborroak baliabide
ekonomikoak ez dutenen adierazpena mugatu nahi du. Gauzak horrela,
edozein multinazioanalak "Puerta del Sol" bezalako gune enblematikoan 
bere mezuak panel erraldoietan helaraztea legala den bitartean, hamaika
mila euro ez daukanak ezin izango ditu bere mezuak adierazi.
Promoziorako egitura handia eremu publikoan  eraikitzea posible den
bitartean ezin izango da aldarrikapenerako kanping dendak eratu. . Lege
proposamenak murrizten du ere adierazpen demokratikoa,  herritarren
sentimenduaren ezadostasuna  beraien ordezkariei galeraziz. Gauzak
horrela, "eskratxe"en bitartez  kargudun politikoei eraztunkizunak
eskatzea  edo Legebiltzarrak bezalako erabaki guneak eskakizunak
entzutea debekatu nahi dituzte.

Graffitiak ilegalak eta zigortuak diren  kaleko idazleen adierazpideak
ditugu. Grafitero batek horrela zioen elkarrizketa batean:
"Agintariek hirien paisaiak suntsitzen duten bandaloak garela diote eta
batzuten ez daude oker. Baina guk ere askotan jasan behar ditugu neon
argitsuak., rotuloak, publizitatea, politikarien aurpegiak pareta
guztietan hauteskundeak daudenean, autobuseko iragarki ergelak…Ez al
da hori bandalismoa? Beraiek denetaz jabetzen dira beraien publizitatea
edonon ezarriz, eta guk ez dugu hori guztiari erantzuteko espaziorik
ere. Ezin dugu esan nortzuk garen edo zeintzuk diren gure izenak hiriak
ederragoak egiteko gure erara. Batzuk ezgutzen duten arte bakarra
besteen ukazioa baita."

Urte beteko ikerketa ondoren Kontuz kostsumitsaileen elkarteak frogak
eskaini zituen Nafarroako Aintzinako Erresumaren tresna finantziero
nagusia zen   Nafarroako Aurrezki Kutxaren hondoratzea aldez aurretiko
asmo planifikatuen ondorioa izan zela esateko. Beraien lana
nekaezinari  eta Nafarren mobilizazioei esker UPN eta PSNren agintariek
beraien dieta jukutsuen inguruko azalpenak  eman behar izan dituzte 
tribunalen aurrean entitatearen goi kargu ohiekin batera.

Liburu honek NAKutxaren desagerpenaren eskandalua jorratzen du eta
horrekin batera Nafar agintariak zeintzuk diren, Nafarroa nola
gobernatzen duten  eta beraien interesak zeintzuk diren ere agerian
uzten  ditu. Lan honen bitartez argi gelditzen da zergaitik Nafarroa
izan den, den, eta izango den Estatuaren afera.

Gehiago