Euskal presoen aldeko mobilizazioak antolatu dituzte Bilbon eta Baionan urtarrilaren 9rako
Sare eta Bagoaz elkarteek egin dute bi manifestazioetarako deialdia. Sakabanaketa amaitzeko, gaixo larriak askatzeko, baldintzapeko askatasuna aplikatzeko eta "salbuespen legea" gainditzeko eskatuko dute, 17:00etan, Bilbon eta Baionan. Bi elkarteek "batasun estrategikorako ahalegina" izenpetu dute preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko.
2015-ko urriak 7
Prentsaurrekoaren ondoren, bi elkarteek "batasun estrategikorako ahalegina" izenpetu dute preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko. Azaldu dutenez, ekitaldi horretarako akordioa da printzipioz, baina aurrez izandako harremanetan aurrera begira elkarlenean jarraitzeko oinarria jarri dutela uste dute.
"Bakea irrikatzen duten herritarrak gara", adierazi dute elkarlanaren berri eman eta protestak iragartzeko eginiko agerraldian. Hala, sakabanaketa amaitzeko, gaixo larriak askatzeko, baldintzapeko askatasuna aplikatzeko eta "salbuespen legea" gainditzeko eskatu dute. "Ez dugu inolako jarrera ideologiko alderdikoiren alde egiten. Zerbait unibertsala babesten dugu, soil-soilik, lagun guztientzako giza eskubideak babesten ditugu".
Urtarrilean Bilbon urtero egin ohi da euskal presoen aldeko manifestazio jendetsua.