Finantza etikoak eta banka armatua hartuko ditu hizpide Geltokiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Hilabeteak
Geltoki eta REAS Nafarroak jarduera programa zabala antolatu dute azaroan zehar Iruñeko autobus geltoki zaharrean, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren praktikak eta balioak ikusarazteko.
2024-ko azaroak 13
Jardueren programa Geltoki, Katakrak edo Gurutze Plazako ikastetxean garatuko da, eta hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola hitzaldiak, erakusketak, ikastetxeekin bisita gidatuak, kontsumo kritikoari buruzko tailerrak, kaleko ekintzak edo Black Friday-ren ordezko gune bat. Programan jasotako jarduera guztiak doakoak dira, eta horietako batzuetan aldez aurretik izena eman behar da Geltokiren web orriaren bidez.
Jarduera zikloaren antolaketan hainbat erakundek parte hartzen dute, hala nola Fiare Banca Ética, Koop57, Oikocredit Euskadi, Katakrak, Nafarroako Gobernuko Ekonomia saila eta Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzarako arloa.
#mESS, kontsumo kritikoa eta ekonomia solidarioa
Urtero legez, azaroan #mESS izeneko jardueren sorta egiten da Iruñeko Geltokin, Ekonomia Sozial eta Solidarioa ikusarazteko. Geltokik eta REAS Nafarroak indarrak batu egiten dute “ekonomia giza garapen iraunkor eta parte hartzailearen zerbitzura egon dadin, eta gizartea eraldatzeko, justizia eraikitzeko eta bazterkeriaren aurka borrokatzeko tresna indartsua izan dadin”.
Finantza etikoak vs. Banka armatua
Nazioarteko gerra testuinguru batean, #mESS antolatzen duten erakundeek aurtengo edizioa finantza etikoetara bideratzea erabaki dute “banka tradizionalaren ohiko jardunbideei kontrajarrita, eta horrek gerra- atazkak globalki finantzatzeko ezinbesteko elementu gisa jokatzen duen papera jarri nahi dute fokutzat”.