D eredua “eremu ez euskaldunetara” eramateko borroka eta Korrika

Korrika Nafarroako "eremu ez euskaldunetatik" pasatzen zela aprobetxatuz, Lizarraldean D ereduaren aldeko borroka eramaten duten gurasoen elkarteko Ana Etxalarrekin bildu da Ahotsa.info gaur egungo hezkuntzaren egoera aztertzeko.

2015-ko martxoak 30

19. Korrika amaitu da, eta aurreko edizioetan bezala, arrakasta haundiko ekimena izan da. Lasterketaren azken egunetan Nafarroako hegoaldea eta erdialdea zeharkatu ditu Korrikak, Vascuencearen legeak eremu “mixto” eta  “no vascófono” bezala definitzen dituenak hain zuzen ere. Euskaraz bizi eta ikasi nahi dutela argi erakutsi dute beste behin ere hango herritarrek. Herriak eta errepideak hartu ditu euskaraz bizitzeko nahiaren aldeko aldarriak. Euskaraz bizi ahal izateko, euskaraz ikasteko eskubidea bermatua egon beharko litzake. Ez da hori, ordea, Nafarroako zati handi batean gertatzen dena.  Haur nafar askok ez dute hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubiderik, eta beste batzuek kilometroak egin behar dituzte lortu ahal izateko.

Lizarraldeko egoera zein den hobe ezagutzeko asmoz, bertara hurbildu da Ahotsa.info, eta Ana Etxalar elkarrizketatu dugu. Lizarrako eskola publikora zazpirehundik gora ikasle doaz. Horietatik, erdia baino gehiago inguruko herrietatik datoz, batzuek  3 ordu laurdeneko bidaia dute eskolara iristeko. Herri txikietan eskolak badira, baina D ereduaren eskaintza ez da ematen, haur nahikorik ez direlako.

Gurasoek ez dute itxaropena galtzen. Datorren ikasturtean, D ereduan matrikulatu nahi dituzte euren seme alabek, eta posiblea dela azpimarratzen du Ana Etxalarrek, baina horretarako aldaketa politiko bat eman behar da, "UPNk ez duelako inolako asmorik D eredua ezartzeko".

 

Gehiago