Askapenaren ilegalizazioa eta sei urteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskalak
Askapenaren ilegalizazioa eskatu du fiskaltzak, baita Askapeña Bilboko Konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteen disoluzioa ere. Bost militante internazionalistari seina urteko espetxe zigorra eskatu die.
2015-ko otsailak 11
Argiak argitaratu duenez, bost kideak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez dira. Oraindik akusazio partikularra falta da. Datorren larunbatean, otsailak 14, prentsaurrekoa eskainiko dute Donostian Askapenako militanteek 10:30ean.
2010ean Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta zazpi kide atxilotu zituzten, "ETAren nazioarteko frontea" osatzea egotzita.
Oraindik akusazio partikularra falta da. Datorren larunbatean, otsailak 14, prentsaurrekoa eskainiko dute Donostian Askapenako militanteek 10:30ean.