Aurrekontu politika eta fiskalitatea aldatzeko eskatu du ELAk
ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean, UPN Nafarroako Gobernutik kanporatu zenetik, 3. legegintzaldiaren hasieran" aurrekontu zerga politiko berdinarekin" jarraitzen dela salatzeko. Eta gainera, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Proiektuan "Greba Feminista Orokorreko aldarrikapenak ez direla jasotzen", eta osasunera, hezkuntzara eta etxebizitzara bideratzen den gastua "murritza" dela salatu dute.
2024-ko otsailak 16
Bukatzeko, atzo Olaztiko Cementos Portlanden izandako laneko heriotzarekin, aurten Nafarroan 6 langile hil direla salatu du ELAk, “enpresek prebentzio araudia sistematikoki urratzen dutelako” eta beraz, Nafarroako Gobernuak kontrol neurri nahikoak ezartzeari uko egiten diola salatu du sindikatuak.