“Nafarroan elikadura burujabetzaren alde egiteko” manifestua-k 96 entitateen atxikimenduak jaso ditu

Urtarrilletik hasita eta Martxoa arte, “Nafarroan Elikadura-burujabetzaren alde egiteko Manifestua”-ri babesa emateko atxikimenduak biltzeko kanpaina bat ireki zuten Mugarik Gabek, Mundu Batek eta Ipe-ek, elkar lenan. Manifestuak, gizartearen kontsumo ereduak, nekazal-elikadura sistema eta politiken eraldaketarako baliabide bihurtzeko asmoa dauka, eta lortu den emaitza ezin hobea izan da, 96 entitate eta 105 pertsona atxikitu dira.

2023-ko martxoak 15

Azken 5 urteotan, Mugarik Gabe Nafarroa, ARREA, Mundubat eta IPES erakundeek prozesu bateratu eta koordinatu bat landu dute, agro-ekologiako eta elikadura-burujabetzako kolektiboekin, erakunde feministekin, ekoizle-erakundeekin, GKE-ekin, eta kontsumo eta lurralde-defentsarako ekimenekin, Nafarroan elikadura-burujabetzarantz aurrerapausoak sustatzeko.

Lehenik Nafarroan Elikadura-Burujabetzaren erradiografia argitaratu zen, zeinek argaki bat eman nahi du Nafarroan Elikadura-Burujabetzan orinarritutako eredu baterantz transizioa egiteko, zein litzateke abiapuntua, eta Nafarroak zein gaitasun duen ezagutzeko. Lurzoruari, labore motei, urari, abereei, ekoizleei eta merkaturatzeari buruzko 19 adierazle aztertzen direlarik, besteak beste.

Honekin batera, hainbat eremutako kolektiboek elkarrekin eraikitako manifestu bat aurkeztu dute Mugarik Gabe Nafarroa, ARREA, Mundubat eta IPES erakundeek, Nafarroan Elikadura- Burujabetzaran aurrera egiteko funtsezko proposamenak biltzen dituena. Egungo testuingurua eredu intentsiboaren eta estentsiboaren arteko gizarte-eztabaidak, eta elikadura-eredu hegemonikoarekin duen harremanak iragazi duelarik, elkarte sinatzaileek uste dute nekazaritza-elikagaien sistema berri bat eraikitzea posiblea eta premiazkoa dela.

Alegia, agroekologian, elikadura burujabetzan eta ekonomia jasangarrian, solidarioan, kooperatiboan eta feministan oinarriturikoa, elkarrizketaren eta aniztasunen alde egiten duen gizarte batean eta landa-eremu bizi baten alde.

Horretarako eta Manifestua Elikadura-Burujabetzarantz transizioa egiteko baliabide bezala erabiliz, Nafarroako hainbat lekutan Manifestua zabaltzen ibili dira erakunde hauek, Nafarroako Parlamentuan ere aurkeztu zuten eta Manifestuari babesa emateko atxekimenduak biltzeko kanpaina bat eremartxan jarri dute, emaitza paregabeak lortuz. 96 kolektibo eta 105 pertsona hain zuzen ere.

Manifestuari atxikimendua emateko aukera irekia mantentzen dela gogoratu dute.

Gehiago