Euskalgintzak zor zaion diruarengatik borrokan darrai

Nafarroako Gobernuak 2013 eta 2014 urteetan euskaraz ikasteko zehaztutako partida eman arte mobilizazio iraunkorrari heldu diote AEK eta IKA euskaltegiek. Otsailean egin bezala, Foru Diputazioaren parean elkarretaratze musikatua burutu dute.

2014-ko martxoak 12

Orohar zor zaien dirua 500.000 eurokoa dela jakinarazi dute Helios del Santo eta Sagrario Aleman AEK eta IKAko bozeramaileek. Horrekin batera, gaur arte irakasleen eta ikasleen esfortzua txalotu dute, ahaligin horri esker ehunka baitira gaur egun Nafarroako euskaltegietan ikasten duten herritarrak.

Gehiago