LOMCEren aurkako batzar irekia burutu zuten pasa den larunbatean Euskal Herrian hezkuntza sistema propio bat aldarrikatuz

ELA, LAB, STEE-EILAS, SORTZEN, IKASTOLEN ELKARTEA, IKASLE ABERTZALEAK, UEU eta HIK HASIk deituta burutu zen Batzar irekia. LOMCE ez aplikatzeko eta Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa eraikitzeko gida praktikoa osatzeko batzarra izan zen.

2014-ko martxoak 18

Pasa den larunbatean Katakrak-en ospaturiko batzarrean, LOMCEren egungo analisia egiteaz gain,aurre egiteko proposamen ezberdinak landu ziren. Horretarako, lan talde ezberdinak osatu ziren,curriculuma, parte hartzea, hizkuntzen trataera, etabar jorratzeko.
Parte hartzea handia izan zen eta 100 pertsona inguru animatu ziren KATAKRAKera hurbiltzera. LOMCEren aurrean parte hartzaileen ezinegona eta urduritasuna nabaria izan zen. Datozen egunetan lan talde horietan jasotako proposamen eta hausnarketak modu idatzian zabalduko dira parte hartzaile eta interesa duen ororen artean. "Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa eraikitzea da, LOMCEri aurre egiteko modurik eraginkorrena eta larunbatekoa pauso bat gehiago izan da guztion artean egingo dugun bide honetan", adierazi zuten antolatzaileek..

 

Gehiago