Pobreziarekin amaitzeko neurriak hartzeko deia egin die euskal instituzioei Karta Sozialak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Kartak galdegin die EAEko eta Nafarroako gobernuei onar ditzatela bazterkeriaren eta pobreziaren aurkako HELeko edukiak.

2021-ko urriak 17

Urriaren 17an izaten da Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Eguna; aurten ere esan behar dugu pobrezia errealitate gordinaren parte dela eta EAEko eta Nafarroako gizarte-prestazioen sistema ez dela nahikoa.

– Azken urteetan pobrezia mailak gora egin du. EAEko Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen inguruko Inkestaren arabera, 2020an 132.000tik gora pertsona zegoen pobrezia larrian. Nafar Gobernuko Eskubide Sozialen departamenduaren arabera 36.911 pertsona zeuden pobrezia larrian 2019 urtean.

– Aurreko inkesta beraren arabera, 2020an pobrezia arriskuan zeuden 54.197 pertsonak ez zuten sarbiderik izan EAEko prestazio sozialen sistemara eta, 2020an DSBE ez zen heldu pobrezia arriskuan zeuden pertsonen %29,8ra. Pobrezian dagoen 3 pertsonetatik bakarra irteten da egoera horretatik gizarte-prestazio sistemari esker.

– Nafarroaren kasuan 35.899 pertsona izan ziren EBren onuradunak 2019an Nafarroako Pobrezia eta Desberdintasun sozialen inguruko 2020ko informearen arabera. Informe beraren arabera, EBk ez du lortzen pobrezia larritik ateratzea onuradunen gehiengo handi bat.

Datu hauek ez dute jasotzen oraindik Covid19-ak izan duen inpaktua jasotzen osoki, ezta azken hilabeteetan ikusten ari garen argindarraren eta oinarrizko ondasun askoren prezio igoeraren ondorioak ere. Horiek are premiazkoago egiten dute aldaketa beharra.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren lan-ildo nagusietako bat da pobreziaren aurkako borroka. Azken urteetan, besteak beste, honako ekintzak: DSBEan murrizketak finkatu eta areagotzeko EAJk eta PSEk bultzatu zuten lege- proposamenaren kontrako mobilizazioak, edota pobreziaren eta bazterkeria sozialaren kontrako HEL (Nafarroan tramitera ere ez zuen onartu aurreko gobernuak, eta EAEn Legebiltzarrak baztertu zuen, hau 51.000 sinaduraren babesarekin aurkeztuagatik ere). Aldarrikapen hauek landu ditugu ere mobilizazio ezberdinetan, tartean 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorrean.

Espainiako Gobernutik proposatzen duen BGDSak Hego Euskal Herrian izango duen inpaktua murritza da kopuruz txikiagoa delako, eta baldintzak murriztaileagoak. Konparazioa ezin da lasaigarri bat izan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari exijitzen diegu beren lehentasunen artean koka dezatela pobreziaren eta bazterkeria sozialaren kontrako borroka. Premiazkoa eta beharrezkoa da:

    Lanik gabe dauden pertsona guztiei eskubide indibidual gisa aitortzea DSBE edo EBa. Kasuotarako errenta bermatua LGS adinakoa izan behar da.
    Eskubide Sozialen Kartak bultzatu zuen pobreziaren eta bazterkeria sozialaren kontrako HELean jasotako edukiak onartzea (DSBEaren zenbatekoari dagokionez, LGSaren %100 bakarrik bizi direnentzat; %50 gehiago pertsona gehigarri bakoitzeko, eta gehienez LGSaren bikoitza).

Gehiago